Hezkuntza-erkidegoarentzako esperientzia gastronomiko osasungarri, seguru eta jasangarria

Hezkuntza-erkidegoarentzako esperientzia gastronomiko osasungarri, seguru eta jasangarria

Jatea elikatzea baino askoz gehiago da: zentzumenak piztea da, mahaitik altxatu gabe munduan zehar bidaiatzea da… esperimentatzea, ikastea eta bizi-ohitura osasungarriak partekatzea da.

Zer prestatuko dugu urtarrilean?

Jan ezazu mundua:

Jan ezazu mundua proiektuari jarraibidea emanez, urtarrilean gure bazkaltiarrek zenbait plater dastatuko dituzte, azpikultura eta talde erlijioso askoren bitartez –britainiarrak eta portugaldarrak barne–Indiako gastronomia aberastu duen aniztasun kulturaletik sortuak. Horien guztien eraginak zapore berezi batzuen oinarriak finkatu ditu, gastronomian espeziak, barazkiak eta arrozak asko erabiltzearen poderioz. Hango plater tipikoak dastatzen ditugun bitartean, Taj Mahal bisitatuko dugu, eta mausoleo izugarri horren zokoak ezagutuko ditugu.
On egin!

Eskolako bakearen eta indarkeriarik ezaren eguna:

Urtero, urtarrilaren 30ean, eskolako bakearen eta indarkeriarik ezaren eguna ospatzen da ikastetxeetan. Zentroak konpromisoa hartzen du jatorri eta pentsamolde desberdinetako pertsonek elkar aditzearen alde egiteko. NBEren arabera, indarkeriarik ezean inspiratutako hezkuntza horrek aukera ematen die ikasleei ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak berenganatzeko, horien bitartez beren garapena sendotu dezaten, herritar global kritikoak eta beren eskubideekin eta besteenekin konprometituak izateko. Horregatik, Scolaresten lantalde osoak egunero egiten du lan, norbera eta gainerakoak errespetatzeko eta onartzeko zeregin horretan aurrera jarraitzeko.
Mahatma Ghandik esan zuen bezala, “Ez dago bakerako biderik: bakwa da bidea”.

Scolaresten olibondoa:

Urteak daramatzagu oliba-olioa erabiltzeak dituen onurak zabaltzen, funtsezko osagaia baita dieta mediterraneoan.
Aurten beste urrats bat egin nahi dugu, eta, horregatik, olibondo bat hartuko dugu babesean! Hurrengo zenbakietan, haren kokapenari buruzko aztarnak emango dizkizuegu, eta zuhaitz horren hazkundeari eta zaintzari buruzko xehetasunak azalduko dizkizuegu.
Bitartean, “Badakizu olioa non dagoen?” gure hezkuntza-proiektuaren jarduera bat aurreratuko dizuegu. Bila ezazu margolan zoragarri honetan ezkutatuta dagoen oliba-olio botila.

Errezetak familian

Dilista gorrien krepeak. Gure chefak errezeta zeharo goxoa dakarkigu, etxean txikienekin egiteko. Irudimena askatasunez baliatu ahal izango dugu, gure osagai gustukoenekin.

Errezeta egiteko, hau beharko dugu:

  • 1,2 kg. Dilista gorriak.
  • 1 kg. Ura.
  • 20 g. Gatza.
  • 100 g. Oliba-olioa

Prestaketa:

  1. Bezperan, utzi dilista gorriak beratzen. Iragazi, irakuzi, eta berriz ere likidoa kendu, sortutako ezpurutasunak kentzeko.
  2. Edalontzi batean, birrindu dilista hidratatuak, oliba-olioa eta gatza, eta gehitu ura apurka-apurka, irabiaki homogeneoa lortu arte, ez oso likidoa ez oso lodia.
  3. Jarri oliba-olio estra pixka bat zartagin itsasgaitz batean, eta, zartagina bero-bero dagoela, gehitu masa apur bat. Sakabanatu gainazal osoan zehar, eta gorritu bi aldeetatik.
  4. Bete osagai gustukoenez, gaziak zein gozoak.

Animatu zure errezeta guri kontatzera. Etiketa gaitzazu sareetan.

Previous Post
HAUR ESKOLA: GUNEETAN ZEHAR
Next Post
Oraingo honetan, ikuspegi pedagogiko aitortu eta eraginkorrenetako bat partekatu nahi dugu zuekin: Montessori metodoa.

Buscador

Noticias destacadas.