Apustu sendoa da TruebaHaziak, batik bat helburu hauek dituena:
- Heldutasun afektiboa, hots, arazoei eta frustrazioari aurre egitea ahalbidetzen duen oreka emozionala.
- Norberaren bizi-proiektua gauzatzeko aukera, gizartean zein banaka arduraz jokatuz; horregatik da hain garrantzitsua gure balio eta oinarri nagusia: elkarlana, hain zuzen ere.
Psikologo-kabinete batek maila bakoitza kontuan izanik diseinatu duen programa baten bitartez erabiltzen da TruebaHaziak. TruebaHaziak proiektuak ikasleen hazkuntza pertsonala du helburu; hortaz, emozioak, norbere burua ezagutzea, elkarlana, lidergoa, banako eta gizarteko erantzukizuna eta orientazio akademiko eta profesionala lantzen ditu.