Aukera paregabea udan gune pribilegiatu batean hizkuntzak lantzeko, natura bete-betean; haurrek ikasteko eta ondo pasatzeko pentsatu diren jarduerak egin ahal izango dituzte bertan.
Artxandako Trueba Ikastetxeak aukera ematen die umeei udan dibertitzeko, EvolutioSportekin lankidetzan (www.evolutionsports.es). Udako klubak bi modalitate ditu:
- UDAKO KLUBA:
Ikastetxeko instalazioetan, euskara eta ingeleseko jarduera ezberdinetarako begiraleekin. Adin-talde desberdinetara egokituta daude jarduerok (3 urtetik 10 urtera), eta 8:30etik 15:00era burutzen dira.
- ARTXANDAKO FUTBOL-CAMPUSA:
Lekua: Artxandako La Merced futbol-zelaian.