Trilingüismo y Plurilingüismo

  1. Home
  2. Trilingüismo y Plurilingüismo

Agidanez, hizkuntzak goiz ezagutzeak aukera ematen du azkarrago ikasteko, ama-hizkuntza hobeto jakiteko eta beste irakasgai batzuetan hobeto jarduteko.

Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren ildoekin bat, ikastetxeko hizkuntza-proiektuak eleaniztasunaren alde egiten du.

Trueba Ikastetxeak bermatzen du ikasleak gai izango direla euskara komunikatzeko hizkuntza bezala erabiltzeko, eskola-curriculumaren eta gure kultura eta usadioak ezagutzeko balio duten hizkuntzan murgiltzeko jardueren bitartez.

Gure proiektu hirueleduna oinarrizko hezkuntza osoan dago ezarrita, 2 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat, alegia, eta gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez trebatzen ditu ikasleak.

METODOLOGIAK ETA EUROPAKO PROIEKTUAK:

DBH eta Batxilergoko ikasleek Ikastetxean bertan, eskolaz kanpoko ordutegian, euskara eta ingeleseko B2-C1 mailako azterketak presta ditzakete. Eskolak 15:35etik 17:00etara dira, egun txandakatuetan, bi hizkuntzetako probak lantzeko. St. George´s English Academy-k ingeleseko probak prestatzen ditu; Zornotzako Barnetegiak, euskarakoak.

Atzerrian ikastea esperientzia bakarra da, hango familia batekin bizitzea, hango ikastetxera edo institutura joatea, ingelesa ondo jakitea eta bizi osorako adiskideak egitea. Atzerrira bidaiatzea baino askoz gehiago da: zure mundua betiko irekiko dizun esperientzia da.

Atzerrian hizkuntzak ikasi nahi dituzten ikasleek hainbat aukera dituzte, finantzaketa publikozkoak zein pribatuzkoak.

– Finantzaketa publikoa: Plaza hauek, Hezkuntza Sailak eskainitakoak, jada eskatuta daude, eta ikasle batzuek aurtengo udan gozatuko dute haietaz. Ikasturte bakoitzean Ikastetxeak ikasleei jakinaraziko die zein den haietarako eskaera-epea.

Eskaintza hau etorkizunean kontuan hartzeko ezagutu nahi baduzue, sakatu hau

– Finantzaketa partikularra: Ikastetxeak itun batzuk egin ditu familiek atzerriko hizkuntza-programak errazago kontrata ditzaten.

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Ikastetxeak bertako elkarrizketako laguntzaileak ditu, ingelesez mintzatzen direnak; irakasle titularraren lana osatzen dute laguntzaileok, eta hizkuntza-gaitasuna hobetzen laguntzen diete ikasleei.

Ikasleak hizkuntzan murgil daitezen, eta Europarekiko beren harremana sustatzeko helburuz, truke-proiektuak egiten ditugu Europako Erkidegoko herrialdeekin; horrek aukera ematen digu, batetik, beste herrialde batzuetara bidaiatzeko eta, bestetik, Europako beste ikastetxe eta kultura batzuk ezagutzeko. Esperientzia hau, ahal bada, DBH 3 eta batxilergoko 1. mailan egiten da

ST. GEORGE´S ENGLISH ACADEMY-k gure ikastetxean ematen du ingeleseko eskolaz kanpoko jarduera, talde txikitan, 3 urtetatik Batxilergoko 2. mailara arte. Azterketa ofizialak ikastetxean egin daitezke.

Kultura-trukea da proiektua, e-Twinning plataformaren bidez hainbat jarduera egitean datzana. Gure ikasleek, bestalde, posta trukatzen dute atzerriko eskola desberdinekin Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera.

Jolly Phonics irakurtzeko eta idazteko metodoa da, zeinak, modu multisentsorial, dibertigarri eta erakargarrian, irakurtzen eta idazten laguntzen baitie txikienei, letren soinuez baliatuta.

ROYAL UNIVERSITIES: unibertsitate-gradua Erresuma Batuko unibertsitate batean ikasteko aukera ematen die gure ikasleei, %100eko finantzaketarekin.