Batxilergoa

  1. Home
  2. Batxilergoa

BATXILERGOA (16-18 urte)

Batxilergoko modalitateak:

Zientzien eta Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoak ditugu ikastetxean.

Tutoretza eta orientazioa:

Gure aburuz, hezkuntza-prozesuaren oinarrizko zatia da tutoretza. Ikaslearen bilakaera intelektual eta pertsonalean laguntzen du tutoreak. Izan ere, hark bideratzen du familiaren eta ikastetxearen arteko harremana, ezinbestekoa dena ikasleen garapen orekatu eta arduratsuan lagunduko duen sintonia erdiesteko.

Etapa honetan, arreta berezia jartzen dugu orientazio akademiko‐profesionalean; ildo horretan, etorkizuneko erabaki egokia hartzen laguntzen diegu ikasleei eta beren familiei. Horregatik, bisitaldiak antolatzen ditugu unibertsitateetara, goi-mailako lanbide-heziketako ikastetxeetara, ateak zabaltzeko egunetara nahiz azoka akademiko-profesionaletara, eta zentroarekin lotura duten zein Lanaldi programarekin elkarlanean diharduten arlo desberdinetako profesionalen hitzaldietara laguntzen diegu ikasleei.

Ikasleak hizkuntzan murgil daitezen, eta Europarekiko beren harremana sustatzeko helburuz, truke-proiektuak egiten ditugu Europako Erkidegoko herrialdeekin; horrek aukera ematen digu, batetik, beste herrialde batzuk bisitatzeko eta, bestetik, Europako beste ikastetxe batzuetako ikasleei harrera egiteko.

Horren harira, ikastetxeak itunak ditu udan edo hiruhileko batean atzerriko egonaldiak antolatzeko.

Guneak eta ekipamenduak:

Metodologia eta gune berriak (atseginak, erakargarriak, pizgarriak, funtzioaniztunak) eta ikasteko ingurune ezberdinak (irakasleek, familiek zein ikasle ohiek proiektu didaktikoetan eta eskola-jardueretan parte hartzea, esaterako) baliatzen ditu TruebaHaziak izeneko gure hezkuntza-ereduak.

Guztiz digitalizaturik eta horniturik daude ikasgelak, netbook, arbel digital interaktiboak, telebista eta Apple TV dituzte eta. Bigarren zikloko ikasleek Trueba 3.0 deritzon proiektuan egiten dute lan, iPad 1 to 1 erabiliz.