Pedagogia Terapeutikoko gela

  1. Home
  2. Pedagogia Terapeutikoko gela

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOKO GELA

  • Pedagogia Terapeutikoko sailaren helburu nagusia da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako jarduera hezigarriak eta curriculum-egokitzapenak antolatzea eta burutzea; hori dela eta, ikasle horientzako berariazko gela bat du ikastetxeak, baita sukaldaritza-tailerra eta eskola-baratzea ere.
  • Pedagogia Terapeutikoko saila, orobat, elkarlanean aritzen da irakasleekin Tutoretza Plana prestatzeko, zeinak ikaskuntza-arazoak saihestea eta antzematea baitu ardatz, Haur eta Lehen Hezkuntzan batez ere.
  • Bigarren Hezkuntzan, aldiz, ikasgelako gizarte-harremanak aztertzen dira batik bat aipatu planean, horiek tutoretzetan landu ahal izateko.

HAURREN GARAPENAREN JARRAIPENERAKO PROTOKOLOA

EAEn ezarritako arreta goiztiarreko ereduari jarraikiz, behaketa-prozesu sistematikoa egiten da Haur Hezkuntzako garaian ikastetxe guztietan, garapeneko zailtasunak nahiz asaldurak hautematearren, berariazko hezkuntza-laguntzako beharrizanak ekar baititzakete.

2, 3, 4 eta 5 urteko haurren ikasgeletan burutuko da aipatu prozesua, eta Haurren Garapena Behatzeko Eskalak izango ditu oinarri.