Trueba ikastetxeko hezkuntza-proiektuak, TruebaHaziak delakoak, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua erdiesteko metodologia baliatzen du, hori baita ikastetxearen oinarrizko helburua.
Adimen anizkoitzen bidez ardazten dugu ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesua; horri esker, partaidetzan oinarritutako ikaskuntza-mekanismo aktibo, eraikitzaile eta, zergatik ez, ludikoak sor ditzakete ikasleek.
Elkarlanak, bestalde, aukera ematen du trebetasun kognitiboak eta sozialak garatzeko, bai eta pertsona arteko gaitasunak ere (talde-lana, entzute aktiboa, produktibitatea, lidergoa…).
IKTak txertatu ditugu eskoletako plangintzan, ikasleek beren gaitasun guztiak garatu ditzaten eta erabat prest egon daitezen laneratzeko.
Jarduera osagarriak: ikasturtean zehar, abileziak trebatzeko hainbat jarduera egiten dituzte ikasleek ikastetxetik kanpo.