Ige eta gurasoen eskola

  1. Home
  2. Ige eta gurasoen eskola

IGE ETA GURASOEN ESKOLA

Trueba Ikastetxeko guraso-elkartea (IGE) familiek hezkuntza-erkidego barruan hitz egiteko duten foroa da. Horren bidez, informazioa partekatu eta ikastetxeko arlo ezberdinei buruzko proposamenak egin ditzakete. Hezkuntza-erkidegoaren zati denez gero, Eskola Kontseilurako bere ordezkariak aukeratzen ditu IGEk, eta berorrek aurrez onetsitako estatutuen arabera jarduten du. Gurasoen eta ikastetxearen arteko lankidetza sustatzea du helburu, azken horrek behar bezala funtzionatu dezan.

Helbide elektronikoa: ampa@colegiotrueba.net

Trueba Ikastetxeko Gurasoen Eskolak ikastaroak eta prestakuntza eskaintzen dizkie familiei borondatezko jarduera psikopedagogikoen bidez, beren seme-alabak hobeto zaindu eta hezteko eredu eta jardunbide hezigarriak ezagutze aldera.

Kasuan kasuko gaian aditu direnek ematen dituzte saiook, aldian-aldian.

Calendar
December 2023
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031