Ikastetxearentzat berariaz diseinatutako kirol-arropa erabiltzen dugu. Nahitaezkoa da hura Gorputz Hezkuntza eta Igeriketa eskoletan erabiltzea, bai eta ikastetxetik at egiten diren jarduera osagarri guztietan ere.
2 eta 5 urte bitarteko haurrek beren adinerako ekipamendu espezifikoa dute; beraz, eguneroko jarduerak egiteko erabil dezaten gomendatzen da.
Errea Sport-ek diseinatua da ekipamendua, eta ikastetxeko idazkaritzan eros daiteke ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago, baita ikasturtean zehar ere astelehenetik ostiralera, idazkaritzako ordutegian.