Instalazioak berrituta daude, eta gure hezkuntza-eredua garatzea ahalbidetzen digute; izan ere, gure helburuekin bat sortu ziren guneak. Horri esker, aukera dugu udan hizkuntzan murgiltzeko proiektuak garatzeko, eta aurrendari gara igeriketa adin goiztiarragoan ezartzen.
Instalazioak
GUNE ATSEGINAK ETA FUNTZIONALAK
25 metro luze den ur berodun igerilekua du ikastetxeak. Instalazio horrek bide ematen die ikasleei ur-ingurunera ohituz joateko 3 urte betetzen dituztenetik aurrera. Igeriketa hezkuntzaren eta kirol-garapenaren eta garapen fisikoaren zati da ikasleen eskola-bizitza osoan zehar.
Familiek instalazioak erabil ditzakete larunbat goizetan, bai eta urtebetetzeak ospatu ere ostiral arratsaldeetan.

Ikastetxea kokatuta dagoen naturagune pribilegiatuak aukera ematen digu aire zabaleko jarduera ugari eskaintzeko. Honako kirol-instalazio hauek ditu ikastetxeak: ur berodun igerilekua, estalitako saskibaloi-kantxak eta frontoia, eta futbolean, futbitoan eta saskibaloian aritzeko 4 zelai atari zabalean.
Ikastetxeak, bestalde, psikomotrizitate-gela espezifiko ugari ditu, ikasleen adinetara egokituta; oinarrizko trebetasun motorrak garatzeko, hobetzeko edota berriz lantzeko jarduerak egin daitezke bertan, gaitasun kognitiboak eta afektiboak sendotze aldera.
Haurtzaindegiko ikasleek aire zabaleko lorategia dute, aukera ematen diena, batetik, garapen fisiko eta soziala indartzeko eta, bestetik, inguruan duten naturagunean barrena esploratu eta mugitzeko.
Ikastetxeak terraza ere badu goialdean, zabu eta guzti, ikasleek primeran pasa dezaten irudimena aske utzita.
Sukaldaritza-tailerra
Ikasleak gaitasunetan hez daitezen konprometiturik gaude guztiz; hori dela eta, sukaldaritza-tailerra gaitu du ikastetxeak, non jateko ohitura osasungarriei eta orekatuei loturiko prestakuntza-jarduerak proposatzen baitira.
Tailerrak, gainera, aukera ematen die familiei hainbat proiektutan parte hartzeko. Horiei esker, irakaslea ez beste norbaiten eskutik ikasiko dituzte kultura- eta gastronomia-ezagutzak.
Eskola-baratzea
Lehen Hezkuntzako ikasleek, Trastea klubarekin elkarlanean, hiri-baratze txikia jarri dute abian: “Huertik”. Hainbat produktu landatzen ditugu bertan sentsore baten laguntzaz, zeinak, lurrean jarrita, informazioa helarazten duen gure tabletara, noiz ureztatu jakiteko. Erraz-erraza! Hori baita teknologiaren gakoa… egunerokoa erraztu ez ezik, ikastera ere bultzatzen gaitu.


Ekitaldi-aretoan edo erabilera anitzeko aretoan ekitaldiak antolatu ditzakegu gure hezkuntza-erkidegoarekin, familiekin eta ikasleekin, baita ikuskizunez gozatu eta proiektuak garatu eta azaldu ere; talde-dinamika ezberdinak ere egin daitezke gune handi horretan.
Ikastetxeak mediateka ere badu, ikasleek ikaskuntzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko diseinatua: talde-lanak, erakusketak, hitzaldiak, proiektuak prestatu nahiz internet-konexioa duten ordenagailuak erabili.

Aisialdiaz patxada betean gozatzera bultzatzen duten gune erosoak ditu ikastetxeak.