Laguntza eta bitartekaritza

  1. Home
  2. Laguntza eta bitartekaritza

LAGUNTZA ETA BITARTEKARITZA

Ikastetxeak laguntza eta bitartekaritzako zerbitzua jartzen du familien eskura, psikologo kliniko eta bitartekari Luis de la Herrán buru den Centro Delta Psicología kabinetearen kontu.

Adituen taldeak erabateko arreta bereizia ematen die hura eskatzen duten ikastetxeko familiei. Adingabeen arlo pertsonala, soziala eta eskolari lotutakoa lantzen dira batera saioetan.

Profesional talde bat gara, psikologiaren printzipio egiaztatuenak oinarri hartuta lan egiten duena zure semea edo alaba hobeto uler dezazun laguntzeko asmoarekin. Haren portaera eta emozioak egokienak izan daitezen jarraibide eraginkorrenak emango dizkizuegu. Psikoterapian umeak eta nerabeak ikasten, hazten eta beren gaitasunak garatzen doaz. Eskolarekin koordinatzen gara elkarrekin gauzak ulertu eta behar denean esku hartu ahal izateko.

BITARTEKARITZA:

Bereizi edo dibortziatu egiten diren familiak dira zerbitzu honi onura gehiena ateratzen diotenak, baldin eta komunikazio apur bat mantentzen badute. «Kontrolatutako» aditze-espazio bat sortzen dugu, gatazkan dauden pertsona guztientzako akordio onuragarriak lortze aldera, haien interesen arabera. Gehiago ezagutzeko www.centrodelta.com