Jan ezazu mundua. Hilabete honetan, Jan ezazu mundua programan, Askatasunaren Estatua bisitatuko dugu, New Yorkeko gastronomiaren bidez. Ez ditugu ekarriko Sagar Handiko street foodeko gurditxo ospetsuak, baina bai hango sukaldaritzaren funtsa: mac&cheese ospetsuak eta hanburgesa on bat. Nork ez luke nahi bazkaltzen geratu?
Gastronomia hori dastatu bitartean, Estatu Batuen independentziari gorazarre egiten dion monumentu bikain horri buruzko bitxikeriak ikasiko ditugu.

Elikaduraren eguna
Urriaren 16an, FAOren ekimenez ospatzen den elikaduraren nazioarteko eguna dela-eta, elikagaiak alferrik ez galtzearen garrantziaz kontzientziatzeaz gain, aintzat hartu nahi ditugu gure sukaldariak eta sukaldari-taldeak, egunero errezeta gozoak egiten baitituzte mahaikide guztientzat.

Urriaren 31ko menu berezia
Domu Santu egunaren eta Halloween gauean, gure mahaikideek menu berezi bat edukiko dute, sasoiko produktuekin hilabetea amaitzeko. Besteak beste, kalabaza, gaztaina etabatatekin.

Sasoiko errezeta
Udazkena iristearekin eta hari lotutako ospakizunekin batera,errezeta erraz-erraz bat azaldu nahi dizuegu, etxean gaztaina erreekin gozatzeko modukoa.
• Aurrez berotu labea 200º-tan. Estali erretilu bat aluminiozko paperarekin.
• Garbitu gaztainak urarekin.
• Egin gurutze formako ebaki bat albo batean. Ahal dela, barruko azala ere pixka bat moztuz.
• Jarri gaztainak erretiluan eta busti ur pixka batekin.
• Sartu labean, altuera erdian, 20 minutuz edo.
Eta dastatzeko prest izango duzu!







