I.go oratoria lehiaketa

Noticias-EU

Joan den ostegunean, apirilaren 4an, I. ORATORIA LEHIAKETA ospatu genuen. Aurten  lehenengo aldiz egin da baina,  atzo ikusi genuenaren ondoren, zalantzarik gabe, hemendik aurrera  jarduera hau gozatzen jarraituko dugu.

Jardunaldi honetan 4.DBHko 13 ikaslek gelakideen, irakasleen eta familien aurrean hitzaldia egin zuten. Epaimahaiak, PlaySpeak-en adituek osatutakoak, 4 irabazle aukeratu behar izan zituen, eta ez zen batere erraza izan parte-hartzaileen maila altua dela eta.

Jendaurrean hitz egitera ikasteko jarduera hau gure TruebaHaziak proiektuaren barne dago. Proiektu horrek gure ikasleen gaitasun intelektualak, pertsonalak eta pertsonen artekoak garatzea du helburu.

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko lehiakide guztiei, irakaslegoari eta familiei, hain jardunaldi berezian laguntzeagatik.

 

Previous Post
UDAPA
Next Post
Deustuko Tailerrak

Noticias destacadas.