Apirilaren 30ean, Trueba Ikastetxean Liburuaren Eguna ospatu dugu, DBHn.
Bi ikastetxeko senide ikastetxera etorri dira, horri buruz hitz egitera. Cristina Gutiérrez eta Luis de la Herrán, ikastetxeko familiak izateaz aparte, idazleak eta literaturazaleak dira eta euren esperientzia literarioa kontatu digute. Horretaz aparte, aita eta ama hauek, Mª Mar Carrero eta Ana Alcántara irakasleak, eta Ainhize Ortega,Ariane García eta Jon Ubieta ikasleak ipuin-kontalari bihurtu dira eta ipuin desberdinak kontatu dizkigute.
Oso ekitaldi entretengarria eta didaktikoa izan da. Eskerrik asko guztioi!







