TRUEBA TOURISM BULEGOA

Noticias-EU

LH3ko ikasleek Trueba Tourism Bulegoa proiektua, ARTI ekimenaren barne egina, amaitu egin zuten, eta, horretarako, Bilbora irten egin ziren jardueraren helburuetako bat garatzeko: turismo-gidak izatea.

Ikasleak Guggenheimeko zelaigunean lehorreratu ziren, bisitariei Bilboko toki enblematikoei buruzko informazioa emateko eta Bilboko plater edo produktu tipikoak gomendatzeko. Horrela, ikasleak beraiek beren ikaskuntzaren protagonista izan ziren duela hainbat hilabete erronka aurkeztu genien unetik. Turistekin hitz egiteak, haiei dakiten guztia azaltzeak, eta klasean taldeka eginiko liburuxkak emateak ikasitakoa benetako testuinguruan kokatzen du, eta horrela, ikasleei errazago egiten zaie beren lanari zentzua aurkitzea.

Ekimen honek The World’s 50 Best albistea estaltzen zuten komunikabideetan (irrati-kateak, telebista eta idatzizko prentsa) ikusminak aho-zabalik utzi gintuen. Gure ikasleek erronka horri ere behar bezala egin zioten aurre, eta, zalantzarik gabe, proiektuak ezarritako helburua lortu du.

Gure turismo-gidak hainbat irrati-katek elkarrizketatu zituzten, astelehenean (18) beren lana kalean bertan egiten ari zirela. Hurrengo egunean, Radio Popular irratiko estudioan egon ziren. Bestalde, El Correo eta Deia bezalako berripaper eta egunkari digital askok ekimenaren berri eman dute. Horrek, proiektuaren garapena, oso positiboa izan dena, ebaluatzeko balio izan digu.

TRUEBA TOURISM BULEGOA

HEMEN DITUZUE ESTEKAK, informazio gehiago jaso nahi baduzue

https://www.20minutos.es/noticia/3367826/0/estudiantes-bilbao-difundiran-lunes-entre-turistas-patrimonio-cultural-gastronomico/

https://www.eldiario.es/norte/euskadi/Estudiantes-Bilbao-difundiran-patrimonio-gastronomico_0_782171813.html

http://www.eleconomista.es/espana/noticias/9206593/06/18/Estudiantes-de-Bilbao-difundiran-el-lunes-entre-los-turistas-el-patrimonio-cultural-y-gastronomico.html

http://www.europapress.es/euskadi/noticia-estudiantes-bilbao-difundiran-lunes-turistas-patrimonio-cultural-gastronomico-20180614072949.html

http://www.gentedigital.es/bilbao/noticia/2418346/estudiantes-de-bilbao-difundiran-el-lunes-entre-los-turistas-el-patrimonio-cultural-y-gastronomico/

http://www.lavanguardia.com/local/paisvasco/20180614/4599276903/estudiantes-de-bilbao-difundiran-el-lunes-entre-los-turistas-el-patrimonio-cultural-y-gastronomico.html

http://que-noticias.es/noticias-espana/estudiantes-de-bilbao-difundiran-el-lunes-entre-los-turistas-el-patrimonio-cultural-y-gastronomico/

http://www.radionervion.com/details/item/470-escolares-bilbainos-explicaran-los-atractivos-de-la-villa-a-los-turistas

http://cadenaser.com/emisora/2018/06/18/radio_bilbao/1529302743_604177.html

http://www.elcorreo.com/bizkaia/guias-turisticos-anos-20180618133741-nt.html?edtn=bizkaia

 

2018 06 19 – Deia – Trueba Tourism Bulegoa

 

Previous Post
Artxandako Funikularrera irteera. HH 5 urte
Next Post
Bengola Energiaren Museoa

Noticias destacadas.