Ezagutu gure ikastetxearen urteroko proiektu integrala

  1. Home
  2. Noticias-EU
  3. Ezagutu gure ikastetxearen urteroko proiektu integrala

Ezagutu gure ikastetxearen urteroko proiektu integrala

Noticias-EU
PROYECTO INTEGRAL DE CENTRO

Trueba Ikastetxean ikasturte bakoitzean “ikastetxearen proiektu integrala” jartzen dugu martxan, haurtzaindegiko txikienetatik hasi eta batxilergoraino. Ikastetxean proiektuka lan egiten da etapa eta maila guztietan ikasturtean zehar, baina proiektu integrala ikastetxeko ikasle guztiek batera garatzen dute.

Hauek izan dira azken ikasturteetan egindako proiektuetako batzuk:

  1. Trueba for change
  2. Trueba culinary experience
  3. Arti

Gure web orriaren esteka honetan, orain arte gauzatu diren proiektu guztiak kontsulta daitezke: https://www.colegiotrueba.net/eu/proiektuak/

Azken bi ikasturte hauetan, pandemia-egoera dela eta, ez da abian jarri ikastetxeko proiektu integralik; izan ere, ikasleen arteko interakzio sozialaren mugak nahiko zorrotzak izan dira, baina ikasgelako edo mailako proiektuak egin dira.

Nola erabakitzen da urteko proiektua?

Ikasturte bakoitzean, klaustro orokorrari gure ikasleen uneko egoerarekin eta gertueneko errealitatearekin zuzenean lotutako gai bat bilatzeko eta proposatzeko aukera planteatzen zaio.

Proposamen guztiak mahai gainean jarrita, baloratu eta erabaki da zein den aukerarik onena hezkuntza-komunitate osoarekin batera landu ahal izateko.

2021/2022 ikasturte honetan ikastetxearen proiektua Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzkoa da.

Proiektuen arabera lan egitea

Proiektukako lanaren helburua da ikasleek ikaskuntza esanguratsua egitea, hipotesiak sortzean, ikasleen hausnarketa sustatzean eta talde-lanean oinarrituta, iker dezaten, ondorioak atera ditzaten eta eguneroko bizitzan aplika daitezen saiatuz.
Era berean, aukera ematen du elkarlanean lan egiteko, entzuten, errespetatzen eta eztabaidatzen ikasteko. Prozesu horretan, ikasleek modu aktiboan eta motibatuan parte hartzen dute beren ikaskuntzan.

Proiektuen araberako lanaren onurak

Proiektuek irakasgaiak praktikoagoak izatea lortzen dute, eta horrek ikasle guztiak motibatzen ditu, monotonia hautsiz eta modu desberdinean ikasiz.

Proiektuko lanarekin hainbat tresna erabiltzen eta integratzen dira, talde-lana sustatzen da, eta, gainera, hainbat irakasgairen arteko interkonexioa bistaratzen da, zeharkakotasuna ziurtatuz.

Horren guztiaren ondorioz, ikasleek proiektu bakoitzaren garapenean erakusten duten jarrera eta lortutako emaitzak oso onak dira, haiek baitira beren ikaskuntzaren protagonistak.

Egiten diren jarduerek ikusmina sortzen dute, dinamikoak eta manipulatiboak dira, eta horrek inplikazioa ohiko gela batean baino askoz handiagoa izatea eragiten du. Azken batean, ikasketarik eraginkorrena.

Proiektuen emaitzak eta ondorioak

Ikasturtez ikasturte, proiektua amaitu ondoren, irakasle-taldeak eta ikasleek autoebaluazioa egiten dugu, jarduerak nola garatu diren aztertzeko, ondorioak ateratzeko eta hobetu beharreko arloak detektatzeko.

Urtero, aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzen dugu ikastetxean, proiektuaren emaitzak eta ondorioak familia guztiekin aurkezteko eta partekatzeko. Pandemia egoerak hobera egiten badu, ikasturte honetan ere saiatuko gara. Ezin bada, proiektua modu digitalean erakutsiko dugu.

Previous Post
STARTinnova, ekintzailetzarako gaitasuna lantzen Trueba Ikastetxean
Next Post
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Buscador

Noticias destacadas.