Gure ikaskuntzaren giltza

Noticias-EU

2018ko azaroaren 29an, Ikasgiltzak, Ikastetxea parte den Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioak, neuroheziketari buruzko “Gure ikaskuntzaren giltza” I. Jardunaldia antolatu zuen, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan.

Hezkuntza-komunitateari irekitako topaketaren baitan nazioarteko hainbat adituren hitzaldi egin ziren, gai desberdinak jorratuz.

Jose Ramon Gamok, Neurodidaktikan adituak, geletan eraldaketa nola sor daitekeen azaldu zuen, eta Eva Bach, maistra, idazlea eta komunikazioan eta emozio-harremanetan aditua, “Gure emozioak heztea hobeto hezteko” gaiari buruz aritu zen.

Luz Rellok Dytective tresnarekin, bideo-jokoen eta adimen artifizialaren bidez, dislexia goiz detektatzeko ekimena berritzaileari buruzko bederatzi urteko ikerketaren emaitzak azaldu zituen. Praktika hori aitzindaria da Ikasgiltzako ikastetxeen geletan, eta Truebak martxan jarri du.

Jesus Guillenek, Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza irakasleak, Josu Iriartek, espazioak ikaskuntzari moldatzeko gelen espazioaren eraldaketan lan egiten duenak, eta Joan Ferresek, komunikazioari eta neurozientziari hitz egin zuenak, parte hartu zuten ere jardunaldi honetan.

Lehenengo jardunaldi hau Ikasgiltzako ikastetxeak murgilduta gauden Neurozientzia eta Hezkuntza proiektuaren barne dago, eta jarraipen gisa, Begoña Ibarrolak, psikologiak, haur eta gazte literaturako idazleak, solasaldi bat dinamizatuko du.
Jardunaldi hori 2019ko urtarrilaren 23an egingo da.

Previous Post
Ikastetxeak Kudeaketa Aurreratuan Urrezko A lortu du
Next Post
Berbagunen parte hartu dugu

Noticias destacadas.