Urtero egiten dugun legez, DBHko 4. mailako ikasleek Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartu dute. Azaroaren 27an Azkuna Zentrora joan ginen, euskara egunero erabiltzea sustatzeko bilera honetara
Berbaguneak proposatzen du hizkuntza badakiten eta ikasten ari diren pertsonek ‘euskaraz hitz egitea, euskara eta euskaraz partekatzea’, giro lasaian euskarazko hizketaldia sustatuta.
Aurtengo edizioa Euskaraldia ekintzaren aste barruan egin denez, oso berezia izan da.