Apirilaren 20an, ostirala, 1. Batxilergoko Zientzietako ikasleek Bilboko Laborategi Munizipala bisitatu genuen. Irteeraren helburu nagusienetako bat osasun publikoaren laborategi baten funtzionamendua ezagutzea izan zen, konkretuki, laborategi kimiko eta laborategi mikrobiologikoa.
Horretaz aparte, Harino Panadera lantegi adierazgarri eta garrantzitsua izan zenaren aztarnak ezagutzeko aukera izan genuen, horren kokalekua gaur egungo laborategiaren eraikinean baitzen.
Gure bisita bukatzeko bi tailer egin genituen. Lehehengoarekin, DNA-ri buruzkoa, kurtsoan zehar ikasten den genetikari buruzko gaia birpasatzeko aukera izan genuen, galorratzeren DNAren zatiak ateratzen. Bigarrena, sustantziak identifikatzeko tailerra izan zen. Horren bidez, ikasleek sustantzia ezezagunak erreaktibo ezberdinekin sortutako erreakzioen bidez identifikatu behar izan zituzten.
Hona hemen hainbat argazki.