Scolaresten gogo biziz maiatzatzen dugu!

Scolaresten gogo biziz maiatzatzen dugu!

Maiatz honetan… Mediterraneo itsasoan ibiliko gara jangelatik irten gabe eta Balear uharteetako gastronomia bikainaz gozatu eta hango ohiturak ezagutuko ditugu. Bestalde, glutenik eta laktosarik gabeko browniea egiten ikasiko dugu familian, eta estresaren aurkako botila politak egiten ere bai.estresaren aurkako botila politak egiten ere bai.

Jan ezazu mundua

Mediterraneoa.

Gure lurraldeko gastronomian zehar egin dugun bidaiako azken etapan Balearretako plater tipikoak dastatuko dituzte gure mahaikideek. Oliba-olioa, barazkiak, arraina eta txerri-haragia dira uharte horietako sukaldaritzaren oinarriak. Gaur mahaira inguratzen direnek elementu horiekin egindakoarroza izango dute, baita Mallorcako produktu izarra –sobrasada– oinarri duen bigarren plater bat ere, eta, postrean, uharte horietako gozogintzako plater goxo bat, ensaimada.

On egin!

Zeliakiaren Nazioarteko Eguna

Gluten free.

Maiatzaren 16a Zeliakiaren Nazioarteko Eguna da. Egun horren xedea da gaixotasun hori dutenei ikusgarritasuna eta babesa ematea, talde horren bizimodua normalizatze aldera.

Scolaresten ohartzen gara gutako batzuek behar bereziak dituztela elikagaiei dizkieten alergien eta intolerantzien ondorioz. Hori dela eta, maiatzaren 16an menu berezia izango da gure zentro guztietan.

Gure mahaikideen segurtasuna lehentasuna da guretzat.

Scolarest Ondas Returns irratsaioan

Scolarest Ondas Returns irratsaioan. Entzule agurgarriok… Ongi etorri Scolaresteko haurrek egindako bigarren podcastera! Oraingo honetan, planeta hobeto zaintzeko moduez aritu ziren adituekin: ikastetxeetako jangeletan eta gure etxeetan elikagaien alferreko erabilera murrizteaz, berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzeaz, energia eta erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteaz. Ikasteko modu merakiniar horren bidez, ongi elikatzearen garrantziaz kontzientziatzen laguntzen diegu eta errezeta osasungarri eta, aldi berean, erakargarriak egiteko interesa sortzen diegu. Gure ikasleek esateko asko baitute… eta argi eta garbi esaten dute!

Ez galdu podcasta! Hemen duzue: Scolarest Ondas

Jarduerak familian

Lasaitzeko botilak, edo botila sentsorialak. Hilabete honetan jarduera entretenitu eta lasaigarri batekin gatoz. Lasaitzeko botila egiteko honako hauek behar dituzu: plastikozko botila bat, purpurina, elikagaien koloratzailea, kola gardena eta ura. Material guztiak inguratutakoan prozesua oso erraza da:

  • Bota ur epela edo beroa botilara.
  • Gehitu purpurina duen bi koilarakada kola eta ongi nahasi.
  • Orain purpurinaren txanda da. Aukeratu kolore bat eta bota postreko hiru koilaratxokada purpurina. Nahasi.
  • Bota elikagaien koloratzaile tanta bat, gehien gustatzen zaizun kolorekoa.

Nahi dituzuen objektuak ere bota daitezke: ilunpean ikus- ten diren silikonazko iruditxoak edo koloretako gomak, guztiak ere oso egokiak etxean egindako botila sentsorialarentzat. Itxi taparekin eta… Prest duzu lasaitzeko botila!

Previous Post
ÁGORA
Next Post
AGORA PROIEKTUA, ORATORIARI BURUZKO ELKARGOEN ARTEKO PROIEKTUA

Buscador

Noticias destacadas.