Zer prestatzen dugu abenduan?

Zer prestatzen dugu abenduan?

EurestNoticias-EU

Hilabete honetan oporrak prestatzen ari gara Gabonetako menu berezi batekin, non mahaikideek data hauetako gastronomia tipikoaz gozatuko duten.





Jan ezazu mundua:

Gabonak Parisen. Frantziako gastronomia Gizateriaren Ondare materiala da, jatea eta edatea arte bihurtzen dituen festa-janaria delako. Gure jankide txikiek, dastatuko duten menuaren bidez, aukera izango dute gure Jan ezazu mundua proiektuan hilabete honetan aurkezten dugun monumentua ezagutzeko: Eiffel Dorrea, hain zuzen.
Goi-goitik, ikono arkitektoniko nazional horri buruzko zenbait bitxikeria ezagutuko dituzte, Frantziako sukaldaritzako plater tipikoak dastatzen dituzten bitartean; besteak beste, Parmentier krema eta Proventzako erara egindako elaborazioak probatuko dituzte. Joyeux Noël

Gabonetako menu berezia:

Jaien atariko bat egingo dugu Gabonetako menu berezi batekin, jankideek egun horietako gastronomia tipikoaz goza dezaten.

Gabonetako postal jasangarriak:

Urte sasoi honetan, eskuz egindako Gabonetako txartelak oparitzeak badu bere xarma. Gabonetako postalak familian sortzeko modu erraz bat proposatzen
dizuegu. Gure alde sortzaile handiena azaleratuko dugu.

Zer behar dugu?
Kartoi mehea, arkatza, borragoma, koloretako artilea edo hari lodia, artilerako orratza, aldizkari eta egunkari zaharrak, guraizeak eta irudimena.
Nola egingo dugu?

  1. Kartoi mehea erditik tolestu, eta egin nahi dugun marrazkia diseinatuko dugu, adibidez, zuhaitz bat.
  2. Arkatza erabiliz, zirriborroak eta erpinak markatuko ditugu.
  3. Orratza erabiliz, orratzak kartoi mehea zer erpinetatik zeharkatuko duen markatuko dugu.
  4. Orratza harilkatu, eta txartela bi zatitan josiko dugu. Lehenik, makurtutako ertza, eta haria ikusten ez den aldean korapilatuko dugu. Ondoren, ertz paraleloa josiko dugu, eta, amaitzean, korapiloa egingo dugu.
  5. Aldizkariak erabiliz, izarra eta sartu nahi ditugun apaingarriak marraztu, eta gure desiorik onenak idatziko ditugu.
    Horrela, prest egongo da oparitzeko.

Errezetak familian:

Oloz eta fruitu gorriz egindako tarta . Gure sukaldariak errezeta gozo-gozo bat partekatu du gurekin, Gabonetako oporraldian etxean txikienekin egiteko, egun horietarako mahaia dotore jartzeko.
Eta tarta egiteko zuhaitz itxura edo garai honetako beste irudi tipiko baten forma duen molde bat erabiltzen badugu, dekorazio perfektua lortuko dugu.
Postre hau egiteko hau beharko dugu:

  • 5 Arrautzak, giroko tenperaturan.
  • 160g. Gurina.
  • 180g. Koko-azukrea.
  • 260g. Bihi osoko olo-irina.
  • 30g. Olo-malutak.
  • Intxaur zurituak (3 koilarakada).
  • Ahabiak eta mugurdiak (3 koilarakada).
    Oso egokia da familiarekin batera etxean egiteko:
  1. Gurinak giro-tenperaturan egon behar du, biguna, baina urtu gabe. Horri azukrea gehituko diogu eta osagaiak nahastuko ditugu. Bitxikeria gisa, koko-azukreak gainerako azukreek baino gluzemia-indize askoz ere txikiagoa du, zuntzez beteta dago, eta gutxiago gozatzen duela dirudi.
  2. Arrautzak banan-banan gehituko ditugu, eta ondo nahastuko ditugu hurrengoa gehitu aurretik. Irina botako diogu, eta, gero, intxaurrak.
  3. Laberako paperaz estalitako moldea beteko dugu, eta fruitu gorriak gehituko dizkiogu.
  4. Olo-malutez hautseztatu eta 35 minutuz izango dugu labean, 160ºC-ra, gutxi gorabehera.
  5. 5. Azkenik, askotariko fruitu gorriz, azukrezko iruditxoz, forma askotako galleta txikiz, eta abarrez apaindu dezakegu. Utzi aske zure irudimena
Previous Post
“PYCTO” Idazketa
Next Post
Enperadorearen sindromea

Buscador

Noticias destacadas.