Faraoientzako menua
Jan ezazu munduaren azken txanpa gertu dugu, eta geldialdia egingo dugu antzinateko eraikin miragarrietako bat,Egiptoko Piramideak,gordetzen duen herrialdean. Herrialdearen kokapen geografikoa dela eta, Egiptoko sukaldaritza askotarikoa da, eta espeziadun plater zaporetsu ugari ditu. Bertako gastronomiaren parte diren osagaiak mediterraneoak dira, eta, nahiz ezagun izan, prestatzeko moduak berezi egiten ditu, Arabiako eta Afrikako sukaldaritzaren eragina dela eta. Jardunaldi honetan, Egiptoko menu tipiko batez gozatuko dugu, eta, bitartean, gertuagotik ezagutuko ditugu faraoi handien errege-hilobiak barruan zituzten eraikinak

Lasterketa solidarioa
Pasa den martxoaren 20an, munduari buelta eman genion!Oraingoan, gure mahaikide guztiek Emaiozu bueltarendortsala jantzi zuten euren harri koxkorra emanez Unoentrecienmil Fundazioak egiten duen izugarrizko lana hedatzen laguntzeko. Scolarestekin batera ekimen solidarioan parte hartu zuten ikastetxe guztien artean 40.000 km baino gehiago ibili genituen, etaScolarestek kilometro horiekdohaintza bihurtu ditu;hala, Unoentrecienmil Azeleragailua ekimenari 2.500 €-ko eman dizkio. Ekimenak gaixotuta dauden umeen osaketa azeleratu egiten du, tratamenduan ariketa fisikoa txertatuz. Guztiok inplikatu ezean, hori ez zatekeen posible izango. Eskerrik asko, berriz ere, ekimen honen parte izateagatik.A Fundación Unoentrecienmil Fundazioak hainbat ekintza sustatzen ditu haurren leuzemia ikertzeko eta gaixotasuna duten haurrek bizi-kalitatea hobetzeko dirua biltzeko. Helburua da noizbait gaixotasun hori diagnostikatu zaien 10 haurretatik 10 sendatzea. Bisitatu haien webgunea proiektuari buruz gehiago jakiteko.

Stop Food Waste
Scolarest elikagaiak alferrik galtzearen aurka
Stop Food Waste proiektuaren helburua elikadura alferrik galtzeariburuz kultura-aldaketa eta ingurumen-kontzientziazioa bultzatzea dira. Programaren bidez, gure mahaikideek aldaketa-eragile izan daitezen sustatzen dugu, eta elikagaiak alferrik galtzea murrizten dugu, modu erreal eta praktikoan, jantokian eta jantokitik kanpo. Ikastetxeetan jarduera hauek egiten ditugu: Ogiaztatu, zatiz zati egin dezagun, aldaketaren eragileak edo FridgeMaps, besteak beste, jantokian sortzen diren hondakinak murrizten ikasteko. Apirilaren 24a elikagaik alferrik galtzearen aurkako eguna da, eta menu berezia izango dugu. Gure kultura gastronomikoko plater tipikoei gorazarre egingo diegu, esaterako, “arropa zaharrari”, eta horrek oinarri jasangarriagoa duen menua egiteko aukera emango digu. Den-dena aprobetxatzea primerakoa da eta!

Errezetak familiarekin: Postreak
Babarrun- Browniea
Gure chefak etxeko txikiekin egitekoa den postre batazaldu digu. Errezeta honetarako hau behar izango dugu:
- -3 Katilukada. Indaba gorriak.
- -1 Katilukada. Azukrerik gabeko kakao-hautsa
- -½ Katilukada. Gurina.
- -4 Arrautzak.
- -½ Katilukada. Txokolate-bolatxoak.
- 1 Koilaratxokada. Banilla-estraktua.
- -1 Koilaratxokada. Legamia kimikoa.
- -½ Koilaratxokada. Gatza.
prestaketa:
1. Ontzi batean gurina eta txokolatea urtu, maria bainuan. Ondo irabiatu eta utzi geroko. Bota gatza, legamia eta kakaoa eta utzi geroko
2. Beste ontzi zabal batean, babarrunak arrautzekin birrindu, pure moduko ore homogeneoa lortu arte. Ondoren, bota azukrea eta banilla-estraktua. Gurin eta txokolate urtuekin nahastu.
3. Paperez estalitako molde batera bota eta 40 minutuan 165 ºC-tan labekatu. 4. 4. Labetik atera baino lehen, zotz batekin begiratu bizkotxoa barrutik ondo egina dagoen. Jalkitzen utzi eta gozatzera!






