Trueba for Change proiektuarekin lotuta, 2 urteko umeak gure ingurune hurbila zaintzearen garrantzia aztertu dugu Hazia Ereiten proiektuaren bidez.
Horrela, zuhaitz mota desberdinak ikusi ditugu, haien adina eta hazteko zer behar duten aztertu dugu…
Hori dena hurbiletik ikusteko eta ikasketa esanguratsuagoa izateko, ekintza desberdinak burutu ditugu. Haien artean, gure landarea landatu dugu eta ikastetxeko eta parkeko zuhaitzak ureztatu ditugu.
Zein ondo pasatu dugun gure ingurunea zaintzen!






