Iragan ostiral gauean (2019/02/15) AstroTruebako ikasle kide batek gaueko behaketa baten parte hartu zuten Unibertsitateko kupulan, T50 (CDK20) teleskopioarekin. Bertan, ikasleak eta ikastetxeko bi irakaslerekin irrikaz hartu genituen Behatokiaren arduradunaren (EHUko Santiago Pérez-Hoyos astrofisikaria) azalpenak, azaldutakoa ikusiz batera. Santik izarren bizi-ziklotatik gidatu gintuen, azalpenak teleskopioarekin lortutako irudiekin hornituz.
Izar berria jaiotza den tokiak ikusteko aukera izan genuen, Orion Nebulosa bezala. Bestalde karramarroaren nebulosan izar zaharren gunea era ikusi genuen eta Supernoba eztanda baten arrastoak ere. Astrofotografia era praktikatu genuen Sirio izar famatuarekin, antzinako kulturatan azaguna, zeruko izar distiratsua bait da.
Laburbilduz, gau ahaztezina izan zen bertaratu ginen guztiontzat anfitrioaren harrera eta azalpen zabalengatik, bere ezagutza zientifikoa kontu bihurtuz.