Batxilergoko orientazio jardunaldiak

Noticias-EU

Joan den urtarrilaren 19an, gure Batxilergoko 2.mailako ikasleak Deusto Unibertsitatea bisitatzera joan ziren. Han liburutegi berritik ibilera bat egin eta gero, fakultate desberdinak ezagutu ahal izan dituzte, non goiko ikasketei buruzko informazio zehatza jasotzeaz gain jarduera batzuk ere egin dituzte.

Orientazio jardunaldi hauen barruan, orain dela gutxi Mondragon Unibertsitateko orientatzaileak gurera etorri dira haien ikasketei buruzko informazioa emateko.

Era Berean, Politeknika Txorierri eta Elorrieta ErrekaMari ikastetxetako orientatzaileak gurekin egon dira Lanbide Heziketari buruzko informazio zehatza emateko.

Guztiok informazio interesgarri eta baliagarria eskaini diete gure ikasleei haien goiko ikasketak errezago aukeratu ahal izateko.

   

Previous Post
Giro ona Ate Irekien Egunean
Next Post
Nahia Landaluce margolaria gure gelan

Noticias destacadas.