Aqua Trueba proiektua Colegio Trueba Ikastetxearen “Trueba for Change” hezkuntza-proiektu globalaren barruan dago. Ekimen pedagogiko honetan Bilboko ikastetxe honetako LHko 6. mailako 50 ikaslek hartu dute parte eta azken urteetan Ibaizabaleko uraren kalitatean egondako hobekuntza berretsi da, oro har.
Dena dela, neurketen arabera (neurketa ez profesionalak dira) gaur egun oraindik ere bakterio koliformeen presentzia nabarmena da, eta hori da, hain zuzen ere, ibaietako kutsadura ongien neurtzen duen adierazleetako bat. Laginak in situ hartu ziren apiril eta maiatz artean. Ibaiako uraren kalitatea aztertu zen bere iturburuan, Bilbotik igarotzean eta itsasoratzean.



Madrilgo klimaren goi-bilerarekin bat etorriz, ikasleen asmoa zen ohartaraztea pertsonen ekintzek zerikusi zuzena dutela ibaietako uren kalitatean. Jarduera honi esker, eskolako curriculumeko alor desberdinak landu ahal izan dituzte eta ingurumen arloko kontzientziazioa eta garapen jasangarria sustatu.

Asteartean, abenduak 10, Aqua Trueban parte hartu duten haurrek berriro ere Ibaizabaleko uraren laginak hartuko dituzte kalitatea aztertzeko, Bilboats itsasontzien ontziralekuan, Bilboko udaletxe parean. Analizatutako parametroen eboluzioa neurtu ahal izango dute horrela.
AquaTrueba proiektua arrakasta handia izan du eta komunikabide desberdinetan agertu da. Hemen dauzkazue berria ematen duten estekak.
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2019/12/2019-12-10-TVE-AquaTrueba.mp4






