DBHko 2. mailako ikasleak Deustuko Unibertsitatean

  1. Home
  2. Noticias-EU
  3. DBHko 2. mailako ikasleak Deustuko Unibertsitatean

DBHko 2. mailako ikasleak Deustuko Unibertsitatean

Noticias-EU

Dakizuenez, DBH 2B gelako ikasleok Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Club Trastearen ekimen batean hartu dugu parte. Jardueraren amaierako ekitaldia azaroaren 28an, larunbata, izan zen Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Han izan ginen 2B-ko ikasleak Patxo eta Yeray irakasleekin batera gure gela domotizatuaren proiektua azaltzen eta “Trastea sarean” izeneko esperientzia honetako gainerako ikastetxe partaideen lanak ezagutzen.

Deustuko Unibertsitateko areto bikain horretan maila desberdinetako 200 kide baino gehiagorekin partekatu genituen esperientziak eta ezagutzak. Ekimen interesgarriak garatu dituzte zentro guztiek, jasaten ditugun ingurumen-arazo larriak gainditzen laguntzeko.

Iker, Aritz, Izaskun , Ainhoa eta Nerea gure kideek gela domotizatuaren aurkezpen bikaina egin zuten, bi hilabetez landu baitugu gela hori Teknologiako klaseetan.  Guk egindako maketetako bat erakutsi zieten bertaratuei eta froga batzuk ere egin genituen, ondorioz, bertatik bertara ikusi ahal izan genuen argitasunaren sentsore batek kontrolatzen dituela gelako argiak eta tenperaturaren sentsoreak berogailuak pizten edo itzaltzen dituela maketan instalatutako display batean adierazitako tenperaturaren arabera. Maketan instalatutako pertsiana motorizatua ere deigarria izan zen jendearentzat, bi botoiren bidez kontrolatzen baita. Era berean, gelako telebista klase-orduetatik kanpo ez dela nahigabe piztuta geratzen azaldu eta ikusi genuen, ordulari batek itzaltzen baitu. Hori guztia energia aurrezteko da eta orain maketatik egiazko gelara pasa nahi ditugu ideia horiek guztiak.

Oso goiz interesgarria izan zen, Deustuko Unibertsitatean proiektu polit baten berri eman genuen eta argi utzi genuen, gure ikaskide Danik ondorioetan esan zuen bezala, “etorkizuna gure esku dagoela”; hau bezalako ekimenen bidez lortuko dugu etorkizun hori iristen denean, orain aurreikusten dena baino hobea izatea.

Previous Post
“Trastea en Red” proiektuan hartu dute parte gure DBH 2.mailako ikasleek
Next Post
Zatoz gure ikastetxea ezagutzera urtarrilaren 18an

Buscador

Noticias destacadas.