Zatoz gu ezagutzera, azaroaren 30ean ate irekiak izango baititugu

  1. Home
  2. Noticias-EU
  3. Zatoz gu ezagutzera, azaroaren 30ean ate irekiak izango baititugu

Zatoz gu ezagutzera, azaroaren 30ean ate irekiak izango baititugu

Noticias-EU

Datorren larunbatean, azaroak 30, ate irekiak izango ditugu eta gonbidatuta zaudete.

Uda honetan berrikuntza ugari egin da Colegio Trueba Ikastetxeko instalazioetan, baina bada nabarmentzen den bat: gure haurtzaindegia. Toki zoragarri eta liluragarria, gure etxeko txikienentzat. 

Gune berri hau bereziki diseinatuta dago 0 eta 3 urte bitarteko haurren beharrak asetzeko. Soilik eremu honetarako sarrera bat egokitu da, gurasoentzat erosoagoa izan dadin, eta batez ere, ikastetxeko txikienen segurtasuna gogoan izanda. 

Nahiz gelak nahiz baterako guneak erabat funtzionalak eta atseginak dira. Hazkundeko etapa bakoitzeko trebeziak garatzeko bikainak.  Etxean bezala egongo dira!

Horrez gain, igerileku berria ezagutzeko gonbita ere egin nahi dizugu, musikako gela berria, robotikakoa, coworkingekoa, mediateka… ezagutzeaz gain. Gogoan izan behar dira aisiarako eta kirolerako guneak ere; baita jangela ere, familiei oso interesatzen zaien gunea baita.

Gure ikastetxean 0 urterekin hasi eta batxilergoa amaitu arteko ikasleak ditugu, eta gure irakaskuntzako metodologiak eta ikasleen trebeziak sustatzeko modu berritzaileak nabarmentzen dira, gaitasun akademikoetatik harago sustatzen baititugu.

Atseginez hartuko zaituztegu gure ikastetxean, eskaintzen dugun guztiaren berri emateko eta zuen seme-alaben garapen pertsonalerako hain garrantzitsua den etapa honetan nola lagun diezazuekegun ikusteko. Zuen altxorrik handiena dira eta hala zaintzen ditugu Colegio Trueba Ikastetxean.

Zuen zain egongo gara azaroaren 30ean Areto Nagusian goizeko 11:00etan.

TRUEBA IKASTETXEA, HEMEN DAGO ZURE LEKUA

Previous Post
Victorious Children Ugandak Truebaren laguntza jaso du
Next Post
“Trastea en Red” proiektuan hartu dute parte gure DBH 2.mailako ikasleek

Buscador

Noticias destacadas.