FAIR SATURDAY proiekturako arratsalde bat.

Noticias-EU

Joan den ostiralean Fair Saturday ospatzeko Ikastetxeraino hurbildu ziren guztioi  parte hartzea eskertzen dizuegu. Arratsalde politaz gozatu ahal izan genuen Improptu musika taldearen kontzertuari esker.

Hari lagundu zioten era berezian 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek. Batxilergoko 1º mailako ikasleek eratutako Txiki Time kooperatibari esker, txikienetarako haurtzaindegiaren antolaketa bikaina izan zen. Bitartean, 2. Batxilergokoek antolatutako tabernaren inguruan hizketan ari  ginen kafetxo bat hartzen genuen bitartean.

Eguraldi txarra zela eta ezin genuen aurrez ikusitako Gau-Behaketa Astronomikoa burutu, benetan  penagarria izan zen. Zalantzarik gabe aukera berriak egongo dira.

Zuen kolaborazioagatik eskerrik asko: Improptu taldearen kideak, Jose Manuel eta Victor, dantzariak, Eva Gonzalez eta Elsa de la Fuente, familiak, ikasleak eta irakasleak.

 

 

Previous Post
TxikiTime Koop., proiektu kooperatiboa martxan dago.
Next Post
Jantokiko Tourra

Noticias destacadas.