“The Change” Proiektua

Noticias-EU

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikaslegoak, benetako aldatze prozesu bat ikusteko aukera izango du: zetazko zizareen metamorfosia.

Horretarako, gela guztietan, kutxa garden batzuk jarri ditugu eta horien bidez prozesua jarraitu ahal izango dugu.

Arraultzak geldirik egon dira udazken eta negu partean eta udaberrian, marugatzeen hostoak erne direnean arrautzak zabaldu dira eta larbak atera. Ordutik hona, jan eta jan dabiltza eta egunero hazten.

Aste batzuk barru, kapuluan sartuko dira eta tximeleta bihurtuta aterako dira.

Prozesu osoa ikusi ahal izatea espero dugu eta guztion gustukoa izatea.

 

Previous Post
Ez galdu Trueba For Change: Inspiratu zaitez, mundua hobetzeko jardunaldia
Next Post
Trueba Lagun

Noticias destacadas.