Eskolaz kanpoko jarduera honetan hainbat alderdi lantzen dira:
1.Balioetan heztea.
Talde kirolek balio oso garrantzitsuak eratzera laguntzen dute. Lehentasuna emango zaio ikasleei balio hauek irakasteari: puntualtasuna, erantzukizuna, xumetasuna, solidaritatea, errespetua, elkarbizitza, berdintasuna, iraunkortasuna, emozioen kontrola, jarraitasuna, sakrifizioa, diziplina eta adiskidetasuna.
2.Kirolaren eta emozioen adimenean heztea
Kiroleko eta beste taldeetako kideekin, arbitro taldearekin eta norberaren kideekin elkarbizitzarako arauekiko begirunea finkarazteko saioak.
3.Mugimendu-hezkuntza.
Ikasleei mugimendu-ereduak ematea: koordinazio fisikoa, lateralitatea, lasterketa teknika, muskulaturaren garapena, etab.
5.Hezkuntza tekniko-taktikoa saskibaloian.
Saskibaloiko oinarrizko kirol-gaitasunak garatzea bakarkako eta taldeko taktika-saioetan.