IGERIKETA

OSASUNGARRI EDOZEIN ADINETAN

Behar bezala igeri egiten ikastea bizitza osoan onurak emango dizkigun jarduera ikastea da. Guztiok dakigu igeri egitea osasungarria dela edozein adinetan.

Gure igeriketa taldean estilo anitzetako teknikak landu, jolasak egin eta une atsegina pasatzen dugu gure ikasleengan bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatzeko asmoarekin.

Truebako igeriketa-jarduera bi modalitatetan bereizten da:

  • Igeriketa-eskola.
  • Igeriketa-taldea.

Gure igeriketa-eskolan txikienen teknika hobetzen dugu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleena, alegia. Igeriketa-taldean, Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailatik hasita, teknikan eta entrenamenduan sakontzeaz gain, eskolen arteko lehiaketetan parte hartzen dugu.