Euskararen Eguna

Noticias-EU

Euskararen eguna ospatu dugu ikastetxean eta ekintza ezberdinetan parte hartu. Haurtzaindegikoak taloa dastatu eta Mari Domingiren bisita jaso dute. Haur Hezkuntzakoei Batxeko ikasle batzuk ipuin bat kontatu diete, jolas tradizionalak, kantak eta dantzak izan dituzte eta gainera, Mari Domingi pasatu da haiek bisitatzera. Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzakoek euskal festan parte hartu dute, gune ezberdinetatik pasatuz: kultur gunea, jolas gunea, gastro gunea eta herri kirolen gunea.

Eguna ondo amaitzeko,  ikastetxeko ikasle eta irakaslegoa,  Areto Nagusian bildu gara eta “Aldapan gora” abestu dugu.

Egun zoragarria benetan!

Previous Post
Jantokiko Tourra
Next Post
Bizkaiko Elikagaien Bankutik eskerrak eman dizkigute.

Noticias destacadas.