Egun berezia bizi genuena ostiralean. Ingeleraren erabilera sustatzeko asmoz, ekintza desberdinak burutu ziren DBH eta Batxilergoko ikasleekin.
Haien inplikazioa nabarmena izan zen eta proposatutako ariketa guztietan primeran parte hartu zuten.
Gogotsu aritu ziren gimnasioan egindako jolasean, non haiek kutxekin egindako dorreak eskalatu zituzten.
Oso kreatiboak izan ziren argazkiekin egindako gymkanean. Primeran pasatu zuten dantza tailerrean street dance praktikatzen.
“Frankenstein” eta “The Agatha Christie Diaries” antzerkiak asko gustatu zitzaizkien.
Eta bukatzeko… gure ikasleek aurten ere demostratu zuten Trueban talentu itzela dagoela.
Hona hemen hainbat argazki.