Dakizuenez, 2017-18 ikasturtean gure proiektu global orokorrak artea ardatz moduan hartzen du:
ARTI , Arteak dena irakasten du
Proiektuak honako hau proposatzen du:
- Arteaz gizakiaren adierazpen transzendente gisa gozatzea
- Artea ( musika, ikusizko arteak eta dantza) abiapuntutzat erabiltzea, historia, hizkuntza, matematika eta zientzia edukiak ikasteko eta, aldi berean, zenbait gaitasun garatzeko, hala nola pentsamendu kritikoa eta elkarlana
Iaz, Trueba Culinary Experiencie proiektuan, gertatu zen bezala, etapa bakoitzetan jarduerak desberdinak burutzen hasi dira eta maiatzean amaitutzat emango dugu ARTI . Lana eta esperientzia guztiak egun apropos batean erakutsiko dizkigu.
Horrexegatik ,musikaz gozatzeko asmotan, datorren 16an Ertzaintzaren musika-bandak ikasleentzako kontzertu pedagogikoa emango du gure Ikastetxeko areto nagusian. Kontzertuak bi saio izango ditu: bata Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta bestea DBH eta Batxilergokoentzat. Helburua Ikasleengan musikarekiko jarrera positiboa eta hausnarketa eragitea da eta ziur gaude lortuko dugula.
Zuek ere gonbidatzea gustatuko litzaiguke. Kontuan hartu behar duzue oso leku txikia egongo dela familientzat, bakarrik 50 leku. Kontzertura etortzeko interesatuta egonez gero, Idazkaritzari deitu lehenbailehen , eskaera egin ahala gonbidapenak emango dira eta (familia bakoitzeko 2 pertsona gehienez).
KONTZERTU DIDAKTIKOA |
HAUR eta LEHEN HEZKUNTZA |
DBH eta BATXILERGOA |
2018-03-16 |
10:15 |
11:15 |