Artxandako X. igoera

Noticias-EU
Jakingo duzuenez, urriaren 20an, igandea, Artxandako X Igoera antolatuko da. Arenal-etik irten, Artxandara bide ezberdinetatik igo, eta berriz Arenal-era jeisten den 8,81 km-ko ibilaldia da.Artxandan, partehartzaileentzako hornidura egongo da eta Arenal-era ailegatzean guztiontzako opari bat eta pintxo daztaketa.
Oso martxa erreza da, 2-2:30-orduko iraupena, 236 m-ko altuerarekin.

El Correo” Egunkariak antolatutako jarduera da eta bildutako dirua ALIND eta BIZITEGI laguntzeko bideratuko da. Gure helburua da ibilaldi hau erabiltzea gure ikastetxearen ingurua hobeto ezagutzeko, bizikidetza jaurdunaldi batez gozatzea eta aipatutako fundazioari mesede egitea beste hainbat alderditan egiten dugun bezala. Horregatik Artxandako IV Igoera honetan partehartzea gustatuko litzaiguke, gure eskola komunitateko (guraso, ikasle, langile, familiar, lagun, etab…) ahalik eta partaide gehienekin.
Ikastetxeak izen-ematearen ardura hartuko du, ondoren , dirua azaroko ordainagirian sartuz. Aurreko urteetan moduan ikastetxea zabalik egongo da hamaiketakoa hartzeko jaitsi baino lehen. Ikastetxeko web-gunean zuen inskrpzioa bete ahal duzue urriak 14, baino lehen. https://www.colegiotrueba.net/subida-artxanda/ Izena emateko Kuota: 2,5€ Euro pertsona bakoitza.

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI GUREKIN!!!

Previous Post
Olinpiada txiki
Next Post
Victorious Children Ugandak Truebaren laguntza jaso du

Buscador

Noticias destacadas.