Datorren abenduaren 22an gure neguko ekitaldia ospatuko dugu eta aurten ARTI-FESTIVAL “Musika munduan” bezala aurkezten dizuegu. Musika gure inguruan dago eta munduko toki guztietan. ARTI-FESTIVAL honetan munduko toki ezberdinetako ikuskizunak izango dituzue: Afrika, Amerika, Europa, …
Ikuskizunak eta ez abestiak, benetako ikuskizuna izango delako: argiak, koloreak eta erritmoa.
Trueba erkidegoko guztiok: irakasleak, gurasoak eta ikasleak honetaz gozatzea espero dugu.
Itxaroten zaituztegu.






