Eskolan gauza asko ikasten dira, horien artean Geografia: Euskadiko geografia, Espainiakoa, Europakoa… Baina tokiko Geografia?
Trueban argi daukagu klasea ikasgelako lau paretak baino zerbait gehiago dela. Horregatik, eta Bilboko goikaldean gaudela aprobetxatuz, 6. mailakoak ingurua ezagutzera atera gara, San Roke ermitatik paisaiaren irakurketa eginez. Gain horretatik Txorierriko harana menderatuko dugu eta Galea lurmuturreko eta El Abrako itsaslabarrak eta Jata, Sollube eta Oiz gailurrak ikusiko ditugu.








