Tramitatzeko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra izango da.
Aurreko ikasturtean bezala, tramitazioa ON-LINE izango da.
Familiek behar izanez gero, Ikastetxeak tramitatuko dituen eskaerak, urriaren 14tik azaroaren 4ra arte. Aurretiko hitzordua eskatu beharko da. Eskaera egiteko bertaratzen den tutoreak bere NA ekarri beharko du.
- 2019-2020ko ikasturtean beka tramitatu zuen ikaslegoak (onartuta edo ukatuta):
Ikasle hauen familiei beteta emango zaie eskaera-formulario bat. Eskera-formulario hori paper-formatuan ikasleei banatuko zaie, edo bide telematikotik eskuratu ahal izango da helbide elektroniko honetan: www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/. Horretarako, eskatzaileek aurreko ikasturteko pasahitzak baliatu ahal izango dituzte, eta erregistratu beharko dira EHAAko 29. artikuluan aipatzen den prozedurari jarraituz, edota ikastetxek emandako eskaera-formularioan ageri den URL helbidearen bidez.
Formularioan ageri diren datuak zuzenak direla egiaztatu ostean, edota egin beharreko aldaketak egin ondoren, eskabidea aurkeztuko da.:
– Bide telematikoz, aplikazioan eskaera-formularioa elektronikoki sinatuta edota ikastetxean jasotako formularioan ageri den pasahitzaren bidez.
– Formularioa paperean sinatuta, eta honako Ikastetxean aurkeztuta edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16. artikuluak zehaztutako tokietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Dekretuan (apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua) adierazitakoetan.
- Gainerako ikasleak:
a) Eskaera modu elektronikoan egiteko, www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ helbidera sartu behar da, eta honela jardun:
– Ziurtagiri digitala baliatuta sartu (NAN, Izenpe txartela…) edota itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:
● HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria) eta ikaslearen jaioteguna.
● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzaileak ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean bertan egin ahal izango du.
Eskatzaileak ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, ikastetxean bertan egin ahal izango du. Horretarako aurretiko hitzordua eskatu beharko du.
b) Eskabide elektronikoa erabat beteta dagoenean, izapidetze telematikoa egiten jarraitu edo paperean aurkeztu aukeratu beharko du.
c) Aurkezpen telematikoa egitea aukeratuz gero, ezinbestekoa izango da sinadura elektronikoa izatea indarrean den ziurtagiri digitalarekin (NAN; Izenpe txartela…) edota itsasontzien jokoa (B@kq), eta behar diren dokumentuak aurkeztu beharko dira eskaneatuta, baita eskaera elektronikoki sinatu ere. Orduantxe geratuko da eskabidea erregistratuta.
d) Paperean aurkeztea erabakiz gero, aplikazioak sortuko duen eskabide-formularioa inprimatu beharko da; ondoren, sinatu eta behar den dokumentazioarekin Ikastetxean aurkeztu beharko da edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16. artikuluak zehaztutako tokietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Dekretuan (apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua) adierazitakoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/2-Aurkeztu-Beharreko-agiriak.pdf
Beka-eskatzaileentzako jarraibideak:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/3-Beka-eskatzaileentzako-jarraibideak.pdf
Maiz egiten diren galderak:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/4-Maiz-egiten-diren-galderak.pdf
Informazio orria 1:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/5-Informazio-orria-1-Hoja-informativa-1.pdf
Informazio orria 2:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/6-Informazio-orria-2-Hoja-informativa-2.pdf
Eskatzailearentzat gidaliburua:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/7-Eskatzailearentzat-gidaliburua.pdf
EHAA:
https://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2020/10/1-EHAA.pdf