Xedea, ikuspegia eta balioak

  1. Home
  2. Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Irakaskuntzan diharduen elkarlaneko kooperatiba da Artxandako Trueba Ikastetxea, onura publikokotzat aitortutakoa.

Gure ikastetxea itundua da, ideologikoki independentea eta ikasleen prestakuntza integralera bideratua 0 urtetatik hasi eta Batxilergoa amaitu arte.

Balioetan hezten dugu, berdintasuna eta kultura-aniztasuna abiaburu hartuta, baita gizarteratzean ere, parte hartzeko eredu demokratiko bat baliaturik; ikasleen duintasuna eta autonomia errespetatzen ditugu, elkar ulertzea, ingurunearekiko errespetua, bizikidetza, gizarte-konpromisoa eta lankidetza jatorri eta helmuga izanik. Metodologia eraberritzailea eta arreta pertsonalizatua eskaintzen ditugu.

Ikuspegia

  • Erreferentziazko zentroa izatea gure ingurunean, ikasleen emaitzak, instalazioak zein ikastetxearen kokaleku ezin hobea direla eta.
  • Kalitate handiko zerbitzu berritzailea eskaintzea bezeroei.
  • Hezkuntza-erkidego osoak esku har dezan, etengabeko hobekuntzaren eta berrikuntzaren alde lan egiten duen erakunde bezala.
  • Eredu hirueleduna sustatzea eta gaitasunetan oinarritutako metodologia digitalak sendotzea, berezko identitate pedagogikoa eratze aldera.
  • Ikasleen prestakuntza osoan emaitza bikainak bermatzea, gizartea hobetzeko helburuz.
  • Etengabeko prestakuntza eta langileen esku-hartzea bultzatzea, norbere gogobetetasuna erdiestearren.

Balioak

Bizikidetzan, lankidetzan, konpromisoan, partaidetzan, solidaritatean, berrikuntzan eta errespetuan oinarritzen dira gure balioak.

Menu