Zatoz gure ikastetxea ezagutzera urtarrilaren 18an

Noticias-EUNoticias-EU
puertas abiertas colegio trueba ikastetxea

Datorren larunbatean, urtarrilak 18, ate irekiak izango ditugu berriro. Aukera paregabea izango da Colegio Trueba Ikastetxea eta berritutako instalazioak ezagutzeko: haurtzaindegia eta ur berodun igerilekua.

Ate irekien egunean etapa bakoitzeko berariazko hitzaldietara joateko aukera ere izango da: haurtzaindegia (0, 1 eta 2 urte), Haur Hezkuntza (3, 4 eta 5 urte), Lehen Hezkuntza (6-11 urte), DBH (12-15 urte) eta Batxilergoa (15-17 urte).  Nahiago izanez gero, banako hitzordua eska dezakezue zuzendaritzarekin, zalantza zehatzagoak argitzeko.

Haurtzaindegiko instalazio berriak 0-3 urtekoentzat.

Haurtzaindegi berria estreinatu dugu, berariaz diseinatua 0 eta 3 urte arteko haurren beharrak asetzeko. Soilik gurasoek erabiltzeko sarbide bat du eta gela guztietarako, horri esker, baterako guneak funtzionalak eta atseginak dira. Etapa garrantzitsu honetako trebezia egokiak gara ditzaten. 

Ur berodun igerilekua

Oraintxe berritu dugu ikastetxeko ur berodun igerilekua. 25 metro baino gehiago da luzean eta ikasleak 3 urtetik aurrera hasten dira ur-ingurunera ohitzen. Igeriketa hezkuntzaren eta kirol-garapenaren eta garapen fisikoaren zati da ikasleen eskola-bizitza osoan zehar.

Baina Colegio Trueba Ikastetxean gauza gehiago ere baditugu eskaintzeko: musika-gela, robotika, coworking-a, mediateka, sukaldea, etab.  irakaskuntzako metodologiak eta ikasleen trebeziak sustatzeko modu berritzaileak  potentzialitate akademikoez harago doazenak.  Hori guztia bizi osorako ikastetxea izan dadin, hasi 0 urterekin eta 18 urtera arte. 

Atseginez artatuko zaituztegu gure ikastetxean, zuen seme-alaben heziketarako eta garapenerako eskaini dezakegun guztia bertatik bertara ikusi ahal izango duzue.

Adierazi zatozen ala ez edo eskatu zuzendaritzarekin banako elkarrizketa gure webgunean edo 944 45 29 99 telefonoan. Zuen zain gaude!

http://www.colegiotrueba.net/jornada-de-puertas-abiertas/

TRUEBA IKASTETXEA, HEMEN DAGO ZURE LEKUA

  • Bizi osorako ikastetxea, 0tik 18 urtera
  • Haurtzaindegiko instalazio berriak 0-3 urtekoentzat
  • Hirueleduna
  • Metodologia hezitzaile berritzaileak
  • Eskolaz kanpoko jardueren programa zabala
Previous Post
“Aqua Trueba” proiektua komunikabideetan
Next Post
Trueba Ikastetxea MEP programan parte hartzen ari da (Modelo de Parlamento Europeo)

Noticias destacadas.

Menu