Pasa den ostiralean, azaroaren 24an, TxikiTime Koop., Batxilergoko 1go mailako ikasleek egindako proiektu bat, bere jarduera ekintzailea hasi zen Trueba Ikastetxean ospatu zen Fair Saturday saio solidarioarekin.
Ekonomia ikasgaiko hamabi ikaslek bere ostiraleko arratsaldeko aisia alde batera utzita, 3 eta 8 bitarteko umeekin zaintzeko lana ardura handiz garatu zuten. Bazekiten ezin zutela huts egin, euren jarduera aurrera eramateak seriotasunez, eraginkortasunez eta gustuaz aritzea eskatzen zuen… eta primeran egin zuten!
Horrela, TxikiTime Koop.-ek bere ateak irekitzen dizkie Trueba Ikastetxeko familiei umeentzako zerbitzu ludiko bat ikasturte osoan hilabeteko egun batean egiteko. Laster banatuko die senideei ekitaldietako egutegia.