Truebako jantokiari buruz jakin nahi zenuen guztia kontatuko dizugu

Noticias
comedor_colegio_trueba

Trueba Ikastetxean, gure jantoki-zerbitzua kalitatezko zerbitzua izan dadin egiten dugu lan, eta gure ikasleei menu osasungarriak eta nutrizio-balio handikoak eskaintzen dizkiegu. Albiste honen bidez, Truebako jantokiari buruz egiten dizkiguten galdera ohikoenak erantzuten saiatuko gara.

Menuak egitea eta produktuak

Gure menuak nutrizionista batek egiten ditu, nutrizio-eskakizunak, menuen osaera eta barietatea eta bestelako pentsakizunak kontuan hartuta, hala nola elikadura-alergiak eta -intolerantziak. Menuen kaloria-ekarpena konpentsatu eta orekatu egiten da 15 eguneko ahorakinetan zehar, beti gainerako ahorakinak kontuan hartuta, ez eguerdiko bazkaria bakarrik.

Ikastetxean bertan badago sukalde bat, Gastronomia Baska enpresak kudeatzen duena.  Hartan lan egiten duten langileak eguneroko platerak prestatzeaz arduratzen dira, eta ez katering-enpresa bat. Horrek guztiak menu bereziren bat prestatzeko aukera ematen digu, egunen batean ikasleren bat gaixotu egiten bada edo janari bereziren bat behar denean.

Truebako jantokian zerbitzatzen diren elikagaiak kalitatezkoak dira, lehen mailako markenak, eta supermerkatuetan salgai egon ohi dira. Jantokian, pasta, lekaleak, frutak eta barazkiak bezalako produktu ekologikoak oso presente daude gure egunerokoan. Horrez gain, produktu horiek gertukoak izan ohi dira, Kode programaren parte baitira.  Sasoiko produktuak eskaintzearen oso aldekoak gara, batez ere fruten eta barazkien kasuan.

Truebako jantokiko ordutegiak eta langileak

Oro har, jantokia 12:00etatik 14:40ra irekita dago. Gaur egun, bazkaltzeko 4 ditugu, eskola-etapa bakoitzean eskolara sartzen den orduaren eta ikasleen adinaren arabera banatuta. Horrela, ordutegia honela banatzen da:

  • Haurtzaindegia: 12:00 h
  • Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: 12:30 h
  • Haur Hezkuntza (3, 4 eta 5 urte): 13:15 h
  • Lehen Hezkuntza: 13:30 h

Maila bakoitzeko irakasleek eta tutoreek ikasleak zaintzen dituzte jateko orduan zehar. Haurtzaindegiko eta Haur Hezkuntzako haurren kasuan, sukaldeko langileek ere laguntzen dute.

Jantokian jatearen abantailak

Jantokian jateren abantaila handienetako bat da ez dela elikagairik alferrik galtzen. Gure ikastetxean prestatzen den janari guztia mahaikideen arabera egiten da; beraz, ia ez da janaririk soberan geratzen. Ikasleren batek ez badu zerbitzatu zaion janaria jaten, janari hori zaborrontzira botatzen da, ezin da aprobetxatu. Kontsumitu gabeko frutaren eta jogurten kasuan, astean behin bilketa egiten dugu, gizarte-beharrak dituzten taldeei laguntzeko.

Birziklatu ere egiten dugu. Horretarako, jantokiko instalazioetan birziklatzeko ontziak aurki ditzakegu jantoki guztietan.

Eskola-jantokian jateak badu beste abantaila bat: haurrek hobeto jaten dute. Izan ere,”imitazio” efektuak asko laguntzen du, eta egiaztatuta dago jantoki batean bazkaldu ohi duten haurrek hobeto jaten dutela.

Eman dizugun informazio guztia zabaldu nahi baduzu, Jangela-birara joan zaitezke. Jarduera hori urtean behin antolatzen da, nahi duten familiek ikastetxera etor daitezen enpresa-hornitzaile arduradunarekin, sukaldeko langileekin eta zuzendaritzarekin egoteko. Une horretan hainbat gauza partekatu egiten dira: kezkak, ikasleen eguneroko menua planifikatzeko eta egiteko moduari buruzko informazioa, besteak beste. Horrez gain, familiek jantokian jan d ezakete, beren seme-alabek jaten duten menu berdina dastatu ahal izateko.

Previous Post
Zatoz gure ikastetxea ezagutzera urtarrilaren 18an

Noticias destacadas.

Menu