Trueba Lagun

Noticias-EU

Lehen Hezkuntzako ikasleak, euskara arloan proiektu batean lanean aritu ziren azken produktua gure patioen egoera hobetzeko kanpaina bat diseinatzea zelarik.

Kanpaina irabazlea martxan jarriko zela zen beraien motibazioa eta gogor ibili ziren lanean. Emaitza ezin hobea izan zen.

Irabazlea “Trueba Lagun” kanpaina atera zen. 4-6 ikasleek txandaka jolastorduetako bizikidetza zainduko zutela irakasleekin batera asmatu zuten. Hau da, seigarren mailako ikasle bakoitzak “Trueba Lagun” txanda bat betetzen du astero.

Kanpaina hau hirugarren hiruhilekoan jarri genuen martxan eta arrakastatsua izan da. Bai Trueba Lagun ikasleak, baita Lehen Hezkuntzako beste ikasleak ere, oso ondo baloratu dute ekimena.

Previous Post
“The Change” Proiektua
Next Post
GREENPEACE-aren BISITA

Noticias destacadas.

Menu