Trueba Fair Saturday 2017 aurkezpeneko ekitaldian.

Noticias-EU

Atzo, urriak 30, Trueba Ikastetxea FAIR SATURDAY 2017 aurkezpeneko ekitaldian izan zen. Ekitaldia Bilboko Guggenheim Museoaren atarian egin zen, eta administrazioko eta kultur arloko ordezkariak bildu ziren, besteak beste, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru-diputatua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. Ekitaldian, lehenengo Fair Saturday sariak banatu ziren, kasu honetan gizartean inpaktu handia duten kultur erakundeei.

Trueba Ikastetxea ekitaldira gonbidatuta zegoen, Fair Saturday ekitaldiaren egoitza izango baita aurten, 2017ko azaroaren 24an hain zuzen.

 

Previous Post
Truebak bere txostena aurkeztu du Simo Heziketa 2017 jardunaldietan.
Next Post
Truebak Fair Saturday proiektuarekin zuzenean kolaboratzen du.

Noticias destacadas.

Menu