Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzuak zure seme-alabak zaintzen ditu

Noticias-EU
servicio de enferemeria del Trueba

Zuen seme-alabak egunero datoz gure zentrora ikastera eta pertsona moduan trebatzera. Zuzenean ezagutzen dugu gure ikasleek Trueba ikastetxeko instalazioetan ematen duten denbora eta bertan bizitzen dituzten esperientzia guztiak, baita osasunarekin lotutakoak ere.

Trueba ikastetxeko ikasleen osasunaren arreta zerbitzua osagarriak diren bi zerbitzuk osatzen dute:

1.- Istripuen eskola-asegurua. Aseguruaren polizak arreta medikua estaltzen du ikastetxeetan eta ikasleek istripu bat jasaten badute eskolan, aurrez eskatuko den baimena emanda, haiek hitzartutako osasun-zentroetara eramatea ahalbidetzen du. Haurra senitartekoek eraman beharko dute osasun-zentrora. Eskola-aseguru poliza hau Seguros Axa aseguru-etxearekin kontratatu dugu eta aseguruaren zerbitzu medikua IKASLARIN enpresako profesionalek ematen dute.

2.- Ikastetxeko erizaintza zerbitzuen  (istripu-aseguruarengandik banandua). Trueba ikastetxeko ekimena da, AMPA-k kudeatzen du eta ez da derrigorrezkoa baina Ikastetxean ohartu gara beharrezkoa dela kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea gure ikasleen gurasoak lasai egon daitezen. Une honetan, zerbitzu hau SCHOOL NURSES enpresarekin kontratatuta dago eta Ainhoa Iribarren-ek eskaintzen du arreta (erizain tituluduna, 14006 elkargoko kide zenbakiarekin).

Artikulu honetan Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzuari buruzko xehetasun guztiak jakinarazi nahi dizkizuegu.

Nola funtzionatzen du Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzuak

Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzua eskola-egun guztietan dago erabilgarri, goizeko 9:15etik, arratsaldeko 17:00etara.

Truebako erizaintza zerbitzuaren beharra eskatzen duen zerbait gertatzen denean, ikaslearen arretari ematen diogu lehentasuna, gurasoez ahaztu gabe. Gurasoak izango dira beren seme-alaben osasun egoera uneoro ezagutuko duten lehen pertsonak.

Truebako erizaintza zerbitzutik gurasoekin kontaktua bermatzen dugu bide desberdinak erabiliz, hala nola, telefonoa, e-maila edo Alexia plataforma. Oso zaila da gurasoekin edo ikasleak zaintzeaz arduratzen diren pertsonekin kontaktuan jarri ezin izatea, beraien fitxetan senitartekoen telefono anitz baititugu. Hala ere, hori gertatuko balitz, erizainak erabakiko du, ikastetxeko arduradunekin batera, gauzatuko diren ekintzak zein izango dira.

Hasiera batetik, gertaera larria dela ikusten bada eta ikastetxean gauzatu daitezkeenak baino froga gehiago edo ospitaleratzea beharrezkoa balitz, lehenengo premisa gurasoekin kontaktuan jartzea izango da, seme-alabarekin ospitalera joan ahal izateko. Haurraren osasun-egoera dela eta, ezinezkoa bada itxarotea, anbulantziari deituko zaio haurra ospitalera eramateko. Hori bai, uneoro mantenduko ditugu gurasoak informatuta.

Medikazioa eta alergien kontrola

Ikasturte hasiera guztietan, Trueba ikastetxetik guraso guztiekin harremanetan jartzen gara, seme-alaben botikak kudeatzeko baimena eman diezaguten, eskola-orduetan zehar medikazioa ematea beharrezkoa den patologiak dituztenean edo noizbehinka gertatzen diren kasuetan, adibidez sukarra dutenean.

Senitartekoek ikastetxeko erizainari seme-alabaren medikazioa kudeatzeko baimena ematen dioten edo ez zehazten den datu-basera sarbidea du Truebako erizaintza zerbitzuak. Bertan, ikastetxean gaixotuko balitz har ditzakeen edo har ezin ditzakeen botikak zehazten dira, pediatrak berak gomendatutako dosiarekin batera.

Zein dira Trueba ikastetxeko erizaindegian hartzen diren kasu arruntenak?

Haurrak edozein unetan jar daitezke gaixo eta istripuak izan ditzakete jolasten edo kirola egiten duten bitartean. Ikastetxean hartzen ditugun kasuetan, botaka, sukarra, buruko mina edo kolperen bat edo beste ematen dira.

Truebako erizaintza zerbitzua guztiz prestatuta dago kasu hauez azkar arduratzeko

baita alergiak inplikatzen dituzten kasuak ere.

Nola kontrolatzen dira elikagaien alergiak ikastetxean?

Ikasturtea hasi baino lehen, Trueba ikastetxetik, patologien, alergien, edo/eta intolerantzien txosten-medikua ekartzeko eskatzen diegu senitartekoei. Informazio hori guztia Truebako erizaintza zerbitzuko datu-basean erregistratzen da, edozein gertaera ematen denean, erizainak uneoro jakin dezan zein diren ikasle bakoitzaren intolerantziak.

Alergia edo intolerantzia elikagaiekin lotuta badago, ikastetxeko jangelako sukaldeko langileei jakinaraziko zaie baita ere, ikasle horrentzat menu berezia prestatu dezaten.

Zer gertatzen da istripua Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzua irekita dagoen ordutegitik kanpo gertatzen bada?

Zerbitzu-ordutegitik kanpo gure ikasleen osasunarekin lotutako gertaeraren bat gertatuko balitz, honako neurriak hartuko dira, gertatutakoaren eta haren larritasunaren arabera:

  • Gertaera ez bada larria, senitartekoei jakinarazi eta zein klinikatara joan daitezkeen esango diegu.
  • Esku-hartze txiki bat beharrezkoa bada IKASLARIN-ekin (eskolako istripuen aseguruari dagokion AXA Aseguruen zerbitzua ematen duen zerbitzu mediku pribatua) kontaktuan jartzen gara. Beraiek izango dira ikasleari arreta eskaintzeko mediku bat Trueba ikastetxera bidaltzeko arduradunak.
  • Hasiera batean gertaera arintzat hartzen bada, baina arratsaldean zehar ikaslearen egoerak txarrera jotzen badu, senitartekoak zehazten zaien edozein klinikara joan ahal izango dira. Beraiek arduratuko dira seme-alaba klinikara eramateaz eta arretaz.
  • Gertaera larria bada, anbulantzia bati deituko diogu eta kasua ahalik eta azkarren tratatuko dugu.

Ikastetxetik jakinarazi nahi dizuegu gainera, Truebako erizaintza zerbitzuak hiru hilero ikasleei zuzendutako hitzaldiak antolatzen dituela. Hitzaldiak zentroko erizainak berak emango ditu.

Hitzaldi hauek ikasleen adinaren eta zikloaren araberakoak izango dira. Eta gai garrantzitsuak landuko dira: ohitura osasungarriak, nerabezaroa, elikadura, bullying-a, droga-kontsumoa, higienea…

Trueba ikastetxeko erizaintza zerbitzutik bidaltzen dizugun informazio honekin izan ditzakezuen zalantza guztiak argitu izana espero dugu. Zuen seme-alabak oso garrantzitsuak dira guretzat eta beraien osasunari lehentasuna ematen diogu.

Pandemiak eragindako egoera honetan, denok etxean gaudela, Ainhoak gure zalantzak argituko ditu eta kontsultak egitea eta informazioa jasotzea behar duten familiei laguntza ematen die.

Amaitzeko, Ainhoari eskertu nahi diogu bere adeitasuna eta eguneroko lanerako agertu duen prestutasuna.

Previous Post
Eskola-jarduera bertan behera beste abisua eman arte
Next Post
Trukearen esperientzia, protagonistek kontatuta

Noticias destacadas.

Menu