Trueba Ikastetxea MEP programan parte hartzen ari da (Modelo de Parlamento Europeo)

Noticias

Abenduaren 11n eta 13an, MEP (Modelo de Parlamento Europeo) programaren autonomia-mailako lehenengo saioan
parte hartu genuen, Bizkaia Ikastetxea Fundazioak antolatu zuena.

MEP hezkuntza-programaren helburua da gazteen artean europar hiritartasunaren kontzientzia eta parlamentu-eztabaida konstruktiboaren kultura bultzatzea. Horretarako, ikasleek gaurkotasuneko hainbat gaiei buruzko ikerketa egiten dute, beren iritzia emanez eta konponbideak proposatuz, eta egun batzuez nazio- edo Europa-mailako parlamentari bilakatzen dira.

Saio horietan, ondorengo ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten: Bizkaia Ikastetxea, Avellaneda, Azkorri eta Trueba. Gure ordezkariak gainerako zentroetako delegatuekin lankidetzan aritu ziren, gaurkotasuneko hainbat gairen inguruko eztabaidak aurkezteko:

  1. EBren eginkizuna aldaketa klimatikoaren aurka.
  2. EBren estrategiak zahartze demografikoaren aurka.
  3. Bitcoinak eta ingeniaritza ekonomikoa. Kriptodirua edo blockchain teknologia.
  4. Gizakien salerosketa.

Parte-hartzaile guztiei zorionak eman nahi dizkiegu, lan handia egin baitute, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu asanbladara bertaratu ziren DBH 4. mailako ikasleei; haiek ere, programan parte hartzeko aukera izango dute datorren ikasturtean.

MEP programari buruz gehiago jakin nahi duenak ondorengo estekan aurki dezake informazio zabalagoa:

https://www.modeloparlamentoeuropeo.com/index.php

Previous Post
Zatoz gure ikastetxea ezagutzera urtarrilaren 18an

Noticias destacadas.

Menu