“Trastea en Red” proiektuan hartu dute parte gure DBH 2.mailako ikasleek

Noticias
club trastea trueba ikastetxea

Trastea Club-a Deustuko ingeniaritza fakultateko ekimena da, honek lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak robotikan eta pentsamendu konputazionala sustatzeko asmoa du STEAM deituriko ikasgaietan batez ere (zientzia, teknologia, ingeniaria, artea eta matematika).

Gure ikastetxeko ikasle eta irakasleek hainbat urte daramatzate ekimen hauetan parte hartzen eta aurten, gure ibilbidea kontuan hartuz, Bizkaiko 10 ikastetxe aukeratuen artean gaude “trastea en red” proiektuan parte hartzeko, robotikak ematen dizkigun baliabideak kontuan hartuz ingurumenaren inguruko arazo bat konpontzean datza, Design Thinking metodoa erabiliz.

Gure DBH 2.mailako ikasleek ikasgela bat domotizatuko dute, hau da kontsumo energiko baxua izango duen ikasgela baten maketan ari dira lanean. Horretarako haien ikasgela eredutzat hartuz, Arduino domotisazioan oinarrituz, osagai ezberdinak sortuz.

Bukaera borobil bat izateko, gure ikasleek Deustuko Unibertsitatean azaroan antolatuko den ekitaldian parte hartuko dute haien ikasgela domotizatua erakutziz.

club trastea trueba ikastetxea
club trastea trueba ikastetxea
club trastea trueba ikastetxea
club trastea trueba ikastetxea
Previous Post
Reactívate+ y construyamos un mundo sostenible
Next Post
2º de ESO en la Universidad de Deusto

Noticias destacadas.

Menu