TFC: Magasín con sentido

Noticias-EU

Maiatzaren 18an, larunbatean, DBH 1.zikloko ikasleek “Magasín con sentido” izena duen telebista programa bat antzeztu zuten.

TFC (Trueba for change) proiektu honetan DBH 1.zikloko ikasle guztiek hartu dute parte. Haien esku-hartzea era askotakoa izan da; batzuek bideoak grabatu dituzte, talde batek programaren gidoia idatzi du, beste talde bat dekorazioaren arduraduna izan da…

Esperientzia aberasgarri honetan ikasleen parte-hartzea aparta izan da. Proiektuaren oinarrizko gaia (mundua aldatu eta hobetu duten pertsonak-mugimenduak) hunkigarria egin zaie eta motibatu ditu ikasleak originaltasun handiko ideiak izateko, proiektuen bidez lan egiteko eta kooperatzeko.

Mila esker etorri ziren familia guztiei!

Previous Post
Trumanji
Next Post
Marurira joan gara

Noticias destacadas.

Menu