Agate Deuna.

Noticias-EU

Agate Deuna ospatzea Trueba Ikastetxean ohitura bihurtu da jadanik. Hainbat ekintza egin ditugu. Txikienak, 4 eta 5 urtekoak, Txakoli tabernaraino igo dira eta bertan, urtero bezala, Maitek txalo eta gozokiekin eskertu die haien bisita.Lehen Hezkuntzako  6. mailako ikasleak inguruan ditugun egoitzetara hurbildu dira eta bertan bizi diren nagusiei eguna alaitu diete. Azkenik, Lehen Hezkuntzako beste ikasle guztiek ikastetxea girotu dute, patioan eta aparkalekuan denok batera abestuz.

Baserritarren jantzien eta kantuen artean egun zoragarria pasa dugu.

Previous Post
Ate Irekien jardunaldia: Lurrerako asteroide arriskutsu batzuk “AstroTrueba” tailerrak aurkitu zituen.
Next Post
Hau hotza!

Noticias destacadas.

Menu